Page 1 of 1

Joomla! 1.5 beta euskaraz

Posted: Fri Jun 15, 2007 9:49 am
by abel2es
Kaixo,

Dakizuenez, Joomla!-ren 1.5 beta bertsioa 2006ko urriaren 12an liberatu zen eta aurtengo maiatzean beta2 bertsioa. Oraindik ez da gomendatzen martxan dauden guneetan instalatzea, baina dirudienez hemendik gutxira aterako da bertsio establea.

1.5 bertsioak hizkuntzari dagokionez aldaketa asko ekarri ditu. Orain posible izango da gune eleanitzak sortzea eta hizkuntza ezberdinak erabiltzea kudeaketarako eremuan nahiz gunean bertan. Fitxategiak hiru ataletan bana daitezke:

a) GunarenĀ  kudeaketari dagozkion fitxategiak

b) Gunearen hizkuntza bera

c) Joomla! Instalatzeko hizkuntza

Momentuz gunearen kudeaketa-fitxategiekin ari gara lanean. Zuetako baten batek probatu nahi baditu, ondoko estekan dituzue: http://joomlacode.org/gf/project/euskara/

Ondo segi

Abel