Page 1 of 1

ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Wed Jun 28, 2006 11:23 pm
by berrigorri
Aupa!

Inok badaki nun dagoen? Ongi-etorriak hildoan unai bat ikusi nuen referentzia ematen honi buruz baina ez dot jaso erantzunik.

Mesedez ea lortzerik dakaten.

http://www.elgoibarren.net sisteman martxan ipintzeko..

Milesker,
berrigorri.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Sat Sep 16, 2006 6:49 am
by unai
Ni ere horren bila nabil.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Sat Sep 16, 2006 2:53 pm
by berrigorri
Aupa unai!

Lotuta bialtzen dotsut itzulpena (gogoratu ikusi ahal izateko artxiboa erregistratuta izan behar duzula), administrazio atalekoa falta da, baina funtzionamendu normalerako ez da beharrezkoa.

Itzulpena larrabetzuko talde bateko web-etik atera nuen, Aritz Albaizar-ek egindakoa, berak arazo barik eman zidan eta horregatik ipintzen dot hemen, denon esku.

Kontuz extcalendar Joomla konponentearen instaletan dozuen bertsioakin, 0.9.2 baino txikiagoak segurtasun akats haundi bat dute eta..

ondo izan,
aitor.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Sat Sep 30, 2006 11:18 pm
by unai
Eskerrik asko berrigorri!!

Bihotzez eskertzen dizut!!

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Tue Dec 05, 2006 8:56 pm
by karni
Nola demontre lortu duzue euskaraz instalatu? Jeitsi dut artxiboa ta saiatu naiz extcalendar componenteko karpetara igotxen index.php artxiboa (basque edo euskara karpetara) baina ezinezkoa egin zait, baimenak direla eta ezin izan dut igo, saiatu naiz baimenak aldatzen baina ezinezkoa, zer egiten dut txarto?

Lagundu mesedez

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Wed Dec 06, 2006 12:57 pm
by berrigorri
Nik hemen instalatu dot:

/web_zerbitzarirainoko_karpeta/components/com_extcalendar/languages/basque

ezin baduzu basque karpeta sortu FTP bitartez baimenen konturen bat dala eta, instalatu joomlaxplorer konponentea (http://developer.joomla.org/sf/frs/do/d ... s7732?dl=1) eta konponente horrekin sortu dezakezu basque karpeta eta index.php euskarazko itzulpena bertara kopiatu.

Ondo izan,
berrigorri.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Mon Dec 11, 2006 2:08 pm
by karni
Mila esker berrigorri!!

Joomlaexplorer konponentea instalatu dut ta arazorik gabe euskaratu dut calendar konponentea. Mila esker, gainera joomlaexplorer tresna harrigarria da.
Orain nabil coppermine argazki galeria bat joomlarekin instalatzen, instalatuta daukat baina "bridge"a ondo instalatzea eta css orriak bere lekuan uztea lan gogorra hasi berri batentza baina,...

Mila esker berriro.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Mon Dec 11, 2006 5:51 pm
by berrigorri
Aupa karni!

Niretzat mediateka (argazki, bideo, mp3, pdf.. ) gestionatzeko sistema hoberena Joomlarentzat Zoomfactory da (http://www.zoomfactory.org)

Irekiko dot beste ildo bat eta bertan eskegiko dot konponente honen itzulpena.

Ondo izan,
berrigorri.

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Sat Dec 23, 2006 4:35 pm
by karni
Arazorik gabe itzuli nuen componentea, baina aste batetik hona gutxi gora behera, joomfishekin hizkuntza aldatzerakoan extcalendar konponentea adaltzen da hizkuntzaz baina hilabeteak ez, den dena euskaratuta dago baina hilabeteak gazteleraz geratzen dira, arraro samar.... Ideiarik? Hauxe da helbidea http://www.amalureskaut.org

Re: ExtCalendar 2 konponentearen itzulpena

Posted: Wed Feb 14, 2007 5:25 pm
by jonfai
kaixo berrigorri,

extcalendar-en index.php-a jarri det baina hilabeteak ingelesez ateratzen zaizkit

basque.php language fitxategia ere instalatua daukat

configuration -en locale kodearekin saiatu nahiz ea hilabeteak hartzen dituen... eu_Eu eta abar probatuz, ba al dakizu nola itzuli ditzaketen hilabeteak?

gauza da, elgoibarren.net -en antzera ez det albisteetan hilabete jarri nahi, baizik eta zenbakia; agian hori izan liteke arazoa, baina zuek elgoibarren ongi daukazue

irtenbiderik?

milesker