Moderazio-aldaketa

Moderator: General Support Moderators

Locked
User avatar
abel2es
Joomla! Apprentice
Joomla! Apprentice
Posts: 33
Joined: Thu May 17, 2007 3:36 pm
Location: Santurtzi
Contact:

Moderazio-aldaketa

Post by abel2es » Thu Jun 14, 2007 9:42 am

Kaixo, guztioi.

Abel Camacho  naiz, Jose Miguel Arnaizen laguna eta lankidea. Sentitzen dut baina albiste txarra eman behar dizuet. Joxemiel pasa den otsailean hil zen hilabete batzuk gaixorik eman eta gero.  Alor profesionalean ikaragarrizko hutsunea utzi digu, baina are handiagoa gure bihotzean.

Hori izan da azken boladan Joomla euskaratzeko prozesuan bat ere pausurik eman ez izanaren arrazoia. Hasiera batean pentsatu genuen proiektua bertan behera uztea baina gerora, hobeto aztertuta, aurrera segitzea erabaki dugu. Izan ere, Joxemiel ez zegoen bakarrik lan honetan: lehen ere Santurtziko Udal Euskaltegitik ari ginen proiektua bideratzen eta aurrerantzean ere horrela segitzea erabaki dugu.

Dagoeneko hasi gara egoera aztertzen eta hemendik gutxira gure planen berri emango dizuegu.

Momentuz besterik ez. Ondo segi

Abel Camacho
Santurtziko Udal Euskaltegia eta IKTak.net
Last edited by abel2es on Thu Jun 14, 2007 9:45 am, edited 1 time in total.
Abel Camacho

Locked

Return to “Basque Forum”