Page 1 of 1

Joomla! 1.0.12 euskaraz

Posted: Thu Jun 14, 2007 4:01 pm
by abel2es
Kaixo,

Aurreko mezu batean komentatu nuen hemendik gutxira Jooma!-ren 1.5 bertsioa euskaratzeko plana aurkeztuko dizuegula. Momentuz, baina, ondoko estekan duzue euskarazko 1.0.12 bertsioaren itzulpena: http://joomlacode.org/gf/project/euskara/

Laster arte

Abel

Re: Joomla! 1.0.12 euskaraz

Posted: Tue Jun 19, 2007 8:01 am
by abel2es
Aupa,

Jakinarazi digute basque.php fitxategiko mod_whosonline moduluan errorea zegoela.

Dagoeneko zuzendu dugu eta proiektuaren fitxategien eremuan eskegi dugu azken bertsioa (http://joomlacode.org/gf/project/euskara/frs/).

Ondo segi

Abel

Re: Joomla! 1.0.12 euskaraz

Posted: Mon Jun 25, 2007 7:16 am
by abel2es
Kaixo,

Beste errore bat atzeman dugu basque.php fitxategian, content.php moduluan hain zuzen. Gaur bertan zuzendu dugu eta proiektuaren fitxategien eremuan duzue eskura.

Ondo segi

Abel