Page 1 of 1

Gunearen kudeaketa euskaraz

Posted: Fri Oct 19, 2007 9:42 am
by abel2es
Kaixo,

Kostata baina azkenean amaitu  dugu Joomla! 1.5.0 bertsioaren kudeaketarako fitxategien itzulpena. Denera, 89 fitxategi itzuli ditugu (2.498 kode-lerro) eta horrela, itzulpen osoaren %92ra ailegatu gara.

Zalantzarik gabe, erroreak eta zuzendu beharreko hainbat kontu izango dira. Espero dugu zuen laguntzari esker errore horien berri izatea, itzulpenaren kalitatea hobetu ahal izateko.

Hemen dituzue fitxategiak: http://joomlacode.org/gf/download/frsre ... -10-19.zip

Ondo segi