Page 1 of 1

Joomla! 1.5.0 euskaraz dugu osorik!

Posted: Tue Dec 11, 2007 4:10 pm
by abel2es
Kaixo,

Kostata izan bada ere, azkenean lortu dugu Joomla!-ren 1.5.0 bertsioari dagozkion hizkuntza-fitxategi guztiak euskaratzea. Gogoratuko duzuenez, instalaziorako nahiz gunearen kudeaketarako fitxategiak euskaratuta genituen eta orain gunearen beraren hizkuntza-fitxategiak amaitu ditugu (denera 48 fitxategi dira eta ia 1000 kode-lerro).

Ohiko tokian duzue itzulpena eskuratzeko modua: http://joomlacode.org/gf/project/euskara/frs/

Eskertuko genizueke itzulpenean zehar errorerik topatzen baduzue, guri jakinaraztea.

Ondo segi

Re: Joomla! 1.5.0 euskaraz dugu osorik!

Posted: Mon Feb 04, 2008 3:00 pm
by urgo
Nik behintzat ezin izan dut instalatu. Seguruenik, zeozer txarto egingo dut, baina ez dakit zer. Beste extensioekin bezalaxe saiatzen naiz, baina beti ematen dit errore berbera:

"¡Error! No puedo encontrar un archivo de configuración XML para Joomla! en el paquete. "

Ideiarik bai zertan nabilen oker?

Re: Joomla! 1.5.0 euskaraz dugu osorik!

Posted: Mon Feb 04, 2008 6:43 pm
by Raasta
Kaixo  Urgo instalatzen  zabiltzan paketea zer da site-koa?
Pakete horri instalazio artxiboa (install.xml) falta zaio eta ezin da instalatu estensioetatik. Higo ftp bidez "languages/eu-ES/" karpetan eta gero aktibatu berezko hizkuntza gisa administrarian.

Danel

Re: Joomla! 1.5.0 euskaraz dugu osorik!

Posted: Mon Feb 04, 2008 9:26 pm
by urgo
Mila esker Danel.

Re: Joomla! 1.5.0 euskaraz dugu osorik!

Posted: Tue Feb 05, 2008 9:22 am
by abel2es
Lehenik eta behin barka guztioi sortutako endredoengatik!

Kontua da behin itzulpena amaitutzat emanda, paketea igo eta gero kontutatu ginela install.xml fitxategia ez genuela sortu. Errore hori zuzendu genuen baina admin paketean baino ez. Despistea izan zen gure aldetik site paketean ez sortzea eta hortik etorri dira komeriak! Barka berriz ere!

Tira, gaur goizean eguneratu ditugu admin eta site paketeak, eta ohiko tokian dituzue eskura.

Ondo segi