Page 1 of 1

Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Wed Jan 30, 2008 10:02 am
by abel2es
Aupa!

Azken egunotan bertsio establearen zenbait fitxategitan ziren errore batzuk zuzendu ditugu (admin paketekoak). Zuetako batek batek jaitsi baditu, eskertuko genizueke berriz ere jaitsi eta instalatzea.

Hemen http://joomlacode.org/gf/project/euskar ... ge_id=3261 edo hemen
http://joomlacode.org/gf/project/jtrans ... ge_id=2890

Esan bezala, admin paketean egin ditugu aldaketak.

Ondo segi

Re: Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Wed Jan 30, 2008 11:25 am
by Raasta
Iep

Lan haundia egin duzute zorionak eta eskerrik asko!!
Itzulpena instalatzerakoan errore txiki bat ematen du:

JInstaller::install: File '/***/tmp/install_47a05a273eb98/eu-ES.mod_tittle.ini' does not exist

install.xml-ko 66. lerroan "t" bat sobran dago title izanik ez tittle.
Arazoa konpontzen nenbilela  eu-ES.xml fitxategian ere 6. lerroan etiketaren itxituran "<" falta zaio. (ez dakit errorerik eman dezaken baina badaezpada).

Oraingoz besterik ez zerbait gehiago aurkituz gero jakinaraziko.


Danel

Re: Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Wed Jan 30, 2008 3:27 pm
by abel2es
Arrazoi duzu, Danel! Oraintxe konpondu dut arazoa eta berriz ere igo dut paketea. Eskerrik asko! Beste zerbait aurkituz  gero, abisatu, mesedez. Ia denon artean lortzen dugun Joomla! euskaraz hobetzea.

Re: Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Thu Feb 07, 2008 11:04 pm
by Raasta
Kaixo Abel beste errore txikitxo bat aurkitu dut site-ko eu-ES.xml artxiboan vera beharrean freesans izan behar du mezu honetan dioten bezela, bestela pdf formatuan ikusterakoan artikuluak errore  bat ematen du.

Danel

Re: Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Fri Feb 08, 2008 9:45 am
by abel2es
Eskerrik asko, Danel.

Gaur oso liatuta nabil baina astelehenean bertan konpondu eta berriz ere igoko dut pakete osoa.

Ondo segi

Re: Errore batzuk zuzendu ditugu

Posted: Wed Feb 13, 2008 7:18 am
by abel2es
Listo! Atzo igo genuen site paketea, Danelek adierazitako errorea konpondutakoan.