Page 1 of 1

1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Fri Mar 31, 2006 7:58 am
by joxemiel
Kaixo,

Source Forge-n zegoen hizkuntza fitxategien multzoa eguneratu egin dut gaur, gertatzen ziren zenbait arazo konpontzearren (PDF dokumentuak ez ziren ikusten...).

Eta gaur, apirilak 10, beste errore batez konturatu (erabiltzaile berriek jasotzen duten kontua gaitzeko e-posta) eta beharrezko aldaketak eginda, berriz eguneratu dut basque.php fitxategia.

Azkeneko eguneraketa hau instalatzeko gonbitea egiten dizuet, beraz.

Fitxategiak hemendik jaitsi daitezke: http://forge.joomla.org/sf/frs/do/viewS ... lation/frs

Ondo izan.

Agur

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Wed Apr 12, 2006 6:35 pm
by unai
Kaixo guztioi!

Hau sorpresa Joomlaren euskarazko itzulpena topatu dudanean! Zorionak aizue!!

Arazotxo bat daukat eta ez dakit inor gai izango denik laguntzeko.

Asuntoa da mezuak bidaltzeko moduloak ez dabilkidala ondo. Hau da, nire webgunean bada atal bat "Kontaktatu" izenarekin, webgunearen erabiltzaileek mezuak bidal diezazkieten webmasterari. Mezuak zuzen bidaltzen diren arren ez dira inora ailegatzen.

Zer egin dezaket. Konfigurazioaren asuntoa izan daiteke. Gastelerazko bertsioan ere gertatzen zait. Zer egiten dut txarto??

Eta orain beste galderatxo bat. Ba ote dago foroentzako modulorik euskaraz?

Eskerrik asko eta aurrera!!

Unai

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Sun Apr 23, 2006 10:28 pm
by zikin
kaixo!

Ze ona joomla euskaraz!

Duda bat daukat, nahiko berria naiz joomlan. Orainarte gazteleraz izan dut ta gaur euskarazko fitxategiak jeitsi ditut. Ftp bidez igo ditut "language" karpetara. administratzaile bezala sartu naiz ta euskarazko hizkuntza aukeratzean honako hau esaten dit: ¡Error! El archivo configuration.php no puede ser escrito.

Ftp programa ireki dut eta configuration.php artxiboari 777 CHOMD balio ematerakoan ez dit uzten  ???

Esaten dit ez dudala baimena hori egiteko, zer egiten dut gaizki? ia laguntzen didazuen. Mil ezker aldez aurretik!

Ondo izan...

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Tue Apr 25, 2006 8:06 pm
by unai
Aupa

Ez dakit zehazki arabili duzun modu hori zuzena denik. Dena dela, modu errez batetan egin dezakezu (nik horrela egiten dut behintzat). Euskara hizkuntza insatalatzeko hurrengo fitxategia behar duzu:

http://forge.joomla.org/sf/frs/do/downl ... s4559?dl=1

Ondoren, Joomlako administratzailean sartu eta hizkuntzen atalean euskara instalatu zip fitxategia aukeratuz eta listo.

Ea lortzen duzun, zorte on.

Unai

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Tue Apr 25, 2006 8:41 pm
by zikin
kaixo!

Bi eratara egin dut, azkenean lortu dut. Baina arazotxo bat daukat.

Configuracion general atalean proteger configuration.php de escrituta edo holako zeoze jartzen zuen laukitxo bat markatu nuen, ta orain aldaketaren bat egiterakoan esaten ¡Error! El archivo configuration.php no puede ser escrito. ateratzen zait. Aurrerago aipatu dizuedan laukitxoan orain zera agertzen da: Anular la protección contra escritura al guardar. Hori aukeratu ezkero aldaketak ongi burutzen dira. Ta aurreko postean esan dudan moduan FTP bidez ezin dut chmod balioa aldatu configuration.php artxiboari. Normala al da gertatzen zaidana?

espero ulertu izana, ez bait naiz oso ondo esplikatu, mil ezker aldez aurretik.

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Mon May 01, 2006 1:47 pm
by unai
Erreza da gertatzen zaizuna onpontzea. Zure fitxategi horrek ez dauka baimenik idatzia izateko eta baimen hori aldatu beharko zenioke. Hori egiteko FTP programa bat erabili dezakezu edo zure zerbitzariak eskeintzen dizun web tresna.

Fitxategiek eta karpetek CHMOD zenbaki bat egokituta daukate. Zenbaki hori aldatu beharko zenioke zure fitxategia idatzia izan dadin. Frogatu ea CHMOD 777 jarrita errorerik ematen dizun.

Zorte on

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Mon May 08, 2006 1:09 pm
by unai
Aizu Joxemiel,

Ikusi dut zure webgunean datak zuzen agertzen direla. Eango zenidake mezedez zelan lortu duzun? Buruauste izugarriak ditut honen kontura.

Eskerrik asko.

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Mon May 08, 2006 1:12 pm
by unai
Barkatu txapa eman izanagaitik baina azkenean txiripaz lortu dut konpontzea. Konfigurazio orokorrean hizkuntzaren atalean hurrengo kodea ezarri dut: eu_ES@euro

KONPoNDUTA :D

Ondo ibili!

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Mon May 08, 2006 1:22 pm
by joxemiel
Geurean eu_ES agertzen da Country Locale-n eta Language, basque.

Beste ezer ez. eu_ES@euro horrek zeresan nahi du?

Enfin, pozten naiz konpondu izanaz eta barkatu lehenago erantzun ez izana. Lanak agintzen du lehenengoz-eta...

Agur.

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Wed Jun 28, 2006 11:25 pm
by berrigorri
Nire sisteman ere eu_ES jarrita dakat eta ondo agertzen da..

Nik be ez dakit zer berezitasun euki leiken @euro gehitzeak.

Re: 1.0.8 bertsiorako Basque fitxategiak

Posted: Thu Aug 24, 2006 1:15 pm
by jonfai
Kaixo Joxemiel,

Euskerako itzulpenean, akatsa aurkitu det; kanposarera sartzean oharrak hala dio: "Ongi sartu sara", "zara" behar luke :)

Aurrera begira, itzulpen berriak eta ekarpenak egiteko asmotan nago.

Aze porrusalda antolatu degun eztabaidagune honetan... ea hariak ondo irekitzen ditugun eta eztabaidak txukuntzen doazen.

Besterik gabe.

Eskerrak.