Abisu garrantzitsua: estatistika osagai edo extensions-en inguruan

User avatar
joxemiel
Joomla! Apprentice
Joomla! Apprentice
Posts: 37
Joined: Mon Nov 14, 2005 4:24 pm
Contact:

Abisu garrantzitsua: estatistika osagai edo extensions-en inguruan

Postby joxemiel » Fri Apr 28, 2006 8:48 am

Kaixo,

Gaur bertan jaso dut abisu bat eta uste dut garrantzizkoa dela denok jakitun egotea.

Kontua zera da, Joomlarako osagaien artean estatistikak kudeatu eta erakusteko hainbat programatxo dago (http://extensions.joomla.org/component/option,com_mtree/task,listcats/cat_id,1807/Itemid,35/) eta dirudienez horien instalazioak arazo dexente sortu ditu.

Antza, Joomlaren gaineko webgunea aterpetuta duen zerbitzariari ikaragarrizko trafikoa sortzen diote osagai horiek eta zenbaitetan pot egitera ere eraman dute. Imajina dezakezue aterpe-enpresaren haserrea eta horrek ekar ditzakeen ondorioak...

Trafiko gutxiko webguneetan arazoa ez omen da larria, jakina, baina kontuz ibiltzea komeni da. Izan ere, horrelako osagaiak desinstalatzeko gomendioa ere egiten du abisua zabaldu duenak.

Jatorrizko abisua ingelesez hemen duzue: http://forum.joomla.org/index.php/topic,57668.0.html

Ondo izan
Jose Miguel Arnaiz
Basque Translation Project - http://forge.joomla.org/sf/sfmain/do/vi ... ranslation
Site: http://www.iktak.net

Return to “Laguntza teknikoa”

Who is online

Users browsing this forum: No registered users and 1 guest